Hasiera - Navarra Solidaridad
Lagun maiteak:
Nazioarteko Elkartasunaren ‘Nafarroa’ Saria antolatu dute, aurten ere, Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzan eta gizarteko sektore zein herrialde behartsuenen alde diharduten gizon-emakumeen eta erakundeen borondatezko lana sustatu, hedatu eta aintzatesteko, batez ere Garapen Jasangarriko Helburuak lortzen laguntzen dutenena.
Horregatik, ekimen hau zabaltzeko laguntza eske gatoz eta, horrekin batera, saria jasotzeko egokiak iruditzen zaizkizuen hautagaitzak aurkeztera animatzen zaituztegu. Dirua (25.000 euro), diploma bat eta Jorge Oteizaren eskultura bat banatuko dira sari gisa.
Informazio gehiago nahi izanez gero, irakurri XXIII. sariaren oinarriak (2026ko deialdia)
Hautagaitzak aurkezteko epea: 2026ko maiatzaren 29ra arte.






